XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Federiko IIa. (artikulua eta puntua)

Federiko II-a (marratxoa eta artikulua)

Federiko IIk (kasu marka bakarrik)

Federiko II.ak (puntua, artikulua eta kasu marka)

Federiko IIak. (artikulua, kasu marka eta puntua)

Federiko II-ak (marratxoa, artikulua eta kasu marka)

Juan Karlos I (ezer ez)

Juan Karlos I-tzat (marratxoa eta kasu marka) e.a.

Hau guztia kontuan izanik, bidezkoa dirudi proposamen zehatz bat egitea, zalantzarik gutxien sor lezakeena eta ahalik eta homogeneoa izan litekeena, euskaraz idatzi nahi duen orok berehala ulertzeko modukoa.

Hauxe da, hortaz, Euskaltzaindiaren erabakia: Ordinalak adierazteko orduan euskal literaturan eta idazleen artean erabili izan diren aukera guztien artean, Euskaltzaindiak beti puntu bat jartzea gomendatzen du.

Alegia, garren esango litzatekeen tokian puntua jartzea sistematikoki, inolako bereizketarik egin gabe erromatar eta beste sistemetako zenbakien artean.

Horrenbestez zenbakien ondoren puntua erabiliko da eta garren zenbakiak letraz idazten direneko bakarrik utziko da.

Ordinala adierazteko marka horri artikulua eta kasu marka gaineratuko zaizkio, hala beharko balitz, edozein sintagmarekin gertatzen den bezala:

XX. mendea

hogeigarren mendea

10. mendea

hamargarren mendea

10. lasterkaria

2. etxea

3.ak esan du

Hau da 4.a eta beste hori 5.a